Tolosako Udalako Hezkidetza-proiektu integrala
Hezkidetza-proiektuaren ebaluazioa: Tolosako Udalak urteetan garatutako hezkidetza-proiektu integrala ebaluatu dugu, orain arte egindako lana bildu, aztertu eta egindakotik ikasteko. Horrekin batera, egungo egoeraren diagnostiko berria egin, eta etorkizuneko ildo estrategikoak identifikatzeko partaidetza-prozesua gidatu dugu, udalerriko hezkuntza-zentro guztiak eta hezkuntza-komunitatea osatzen duten kolektibo guztiak inplikatuz. Hezkuntza-zentro bakoitzean irakasleak, ikasleak, gurasoak eta jangelako nahiz kiroleko hezitzaileak elkartu ditugu, eta eskolak hezkidetza ikuspegitik duen egoera aztertu dugu, bai eta etorkizuneko erronkak identifikatu ere. Era berean, lan-saioak egin ditugu eskola guztietako gurasoekin, irakasleekin, hezitzaileekin eta gazteekin, diagnostiko orokorra lantzeko eta udalerri gisa dituzten erronkak adosteko.