Skip to main content

Tolosako Udala

Tolosaldeko mugimendu feministaren eskaerari erantzunez, partaidetza-prozesu bat abiatu da eskualdeko emakumeen etxea emakumeekin batera eraikitzeko. Prozesuan zehar handia izan da Tolosako nahiz Tolosaldeko emakumeen inplikazioa. 100 emakumek baino gehiagok parte hartu dute etxearen eraikuntza-prozesuan. Etxearen nondik norakoak zehazteaz gain, prozesua baliagarria izan da Tolosaldeko emakumeen eta eragileen arteko sareak sendotzeko, bai eta aurrerantzean elkarrekin lan egiten jarraitzeko baldintzak lantzeko ere.