Skip to main content

Irakurle Digitala

"Irakurle digitala" irakurtzeko zailtasunak dituzten ikasleei (besteak beste, dislexia dutenei) irakurketa-idazketa prozesuan laguntzeko tresna bat da. Beste ikasle askorentzat ere (adibidez, ikusmen-urritasuna edo hizkuntzari lotuko nahasmenak dituztenentzat) lagungarria izan daiteke. Oro har, tresna baliagarria da testua eta ahoskera uztartzeko ariketak prestatzeko.

Ikasleek tresna honen bidez entzun ahal izango dituzte landu behar dituzten testuak. Testuak, esaldiz esaldi, soinu bihurtzen dira, automatikoki, Interneten atxikitzen den ahots-sintesiko sistemari esker.

Testuak euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez egon daitezke, eta sistemak testuari dagokion ahots sintetikoa sortzen du, tonu eta soinu naturalarekin eta hizkuntza bakoitzari dagokion ahoskerarekin.