Eusko Jaurlaritza – Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza eta Emakunde
“Euskara eta feminismoa bidelagun” jardunaldia prestatu eta bideratu dugu Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarentzat eta Emakunderentzat. Atal nagusi hauek izan ditu jardunaldiak: marko teorikoa, euskalduntasun-identitatearen (des)eraikuntza (feminismoak eskaintzen digun marko teorikoa aintzat hartutako irakurketak), intersekzionalitatea edo nola gurutzatzen diren bestelako menderakuntzen eta mugimendu sozialen arteko zubiak (euskalgintza eta feminismoa).