Errenteriako Udala
Errenteriako Udalak eskatuta eta bertako Berdintasun Kontseiluarekin elkarlanean, partaidetza-prozesu bat bideratu dugu Errenteriako Emakumeen Etxea sortzeko. Partaidetzagune nagusia gogoeta-gunea izan da, eta bertan parte hartu dute udalerriko nahiz eskualdeko emakumeek, emakume-elkarteek, talde feministetako kideek eta bestelako ekimenetako emakumezko ordezkariek. Gune horretan eztabaidatu eta adostu ditugu, besteak beste, etxearen helburuak, printzipioak, erabilerak, espazioaren antolaketa, erabiltzaileak eta kudeaketa-eredua. Etxea martxan da dagoeneko, eta emakumeen topaketa, eztabaida eta gogoetarako erreferentziazko gune izan nahi du, bai eta berdintasunaren aldeko borrokarako gune ere.