Cikautxo: euskara-planaren garapena
Urteak daramatza Cikautxok euskara erakundearen jardunean txertatzen, eguneroko dinamikan eragina izan dezan. Hainbat urtetako lanaren ondoren, Urrezko Bikain ziurtagiria lortu du eta EUSLAN egitasmoan ere parte hartu du (euskararen erabileran aurreratu diren enpresen proiektu pilotua). Bide horretan, gure laguntza eta aholkularitza izan du Cikautxok, kudeaketa-kontuetan, sentsibilizazio-ekimenetan eta planaren koordinazioan.