- Nola ebazten dira saridunak?
Sariak hiru epaimahaiek erabakitzen dituzte. Epaimahai horiek zientzia eta teknologiako zein artearen munduko eta kazetaritzako adituek osatuko dute, eta Elhuyarrek izendatuko ditu.
Epaimahaia zientzia eta teknologiako zein artearen munduko eta kazetaritzako adituek osatuko dute, eta Elhuyarrek izendatuko ditu. Hauek izango dira CAF-Elhuyar 2024ko epaimahaikoak:
- Dibulgazio-artikuluen eta zientzia-kazetaritzako lanen epaimahaia: Arturo Elosegi Irurtia, ekologoa eta EHUko ikertzailea; Marian Iriarte Ormazabal, kimikaria eta EHUko ikertzailea; Alberto Barandiaran Amillano, kazetaria eta idazlea; Aitziber Agirre Ruiz de Arkaute, Elhuyar aldizkariko zuzendaria, eta Idoia Torregarai Martija UEUko komunikazio-arduraduna.
- Sorkuntza-bekaren epaimahaia: Lorea Agirre Dorronsoro, Jakin Fundazioko zuzendaria; Koldo Almandoz de La Cruz, zinema-zuzendaria; Josu Rekalde Izagirre, EHUko Artea eta Teknologiako katedraduna; eta Irune Bengoetxea Lanberri, Elhuyarreko komunikazio-arduraduna.
- NEIKER sariaren epaimahaia: Arantza Madariaga Aberasturi, Elika Fundazioko zuzendaria; Pilar Santamaría Martínez, HAZI Fundazioko NPE eta erakunde-zerbitzuen zuzendaria; eta Rikardo Bueno Zabalo, BRTAko zuzendaria.
Epaimahaikoen erabakia sariak banatzeko ekitaldian jakinaraziko da jendaurrean. Hala ere, antolatzaileek aurretik izango dute erabakiaren berri, eta parte-hartzaileei ere esango zaie, ekitaldiaren egunera arte isilpean gordetzeko konpromisoarekin.
Epaimahaiak honako irizpide hauek izango ditu kontuan sariak emateko:
- Dibulgazio-artikuluaren kalitatea, zuzentasuna, erakargarritasuna eta originaltasuna; hizkuntzaren egokitasuna; irudi eta grafikoen kalitatea eta aberastasuna.
- Zientzia-kazetaritzako lanaren kalitatea eta erakargarritasuna, kontakizunaren aberastasuna (irudiak eta grafikoak, elkarrizketak, deskribapenak, musika eta soinuak, lokalizazioak...); informazioaren egokitasuna; iturrien aipamena eta aberastasuna; hizkuntzaren zuzentasuna. Gaurkotasunari erantzuteko ahalegina ere baloratuko du epaimahaiak.
- Sorkuntza-bekaren kasuan, aurkeztutako egitasmoaren originaltasuna eta erakargarritasuna; arlo zientifiko-teknologikoaren eta gizartearen arteko elkarrekintzaren sakontasuna; izaera esperimentala; egingarritasuna; interes soziala; diziplinartekotasuna; aurkeztutako proiektuaren zehaztapen- eta garapen-maila; ikerketa dibulgatzeko eta gizarteratzeko modu berritzaileak, formatu berriak erabiltzea; ingurumenarekiko arduraz planteatutako proiektuak; eta berdintasun-irizpideak proiektuaren fase guztietan integratzea baloratuko da. Taldean aurkeztutako lanak eta bestelako finantziazio-iturrietan sarbiderik ez duten proposamenak lehenetsiko dira.
- NEIKER sariak bereziki baloratuko ditu planteamendu berritzaileak azaltzea, teknologia oinarri izatea eta aplikagarritasuna, baita epe laburrera ez bada ere.
Kategoria guztietan, aintzat hartuta zientzia eta teknologian genero-bereizketa dagoela, genero-berdintasuna sustatuko da.
Epaimahaiak eman gabe utz ditzake sariak, aurkeztutako lanek/proiektuek gutxieneko kalitate-ezaugarriak betetzen ez dituztela iritziz gero.