Skip to main content

 

LAN-ESKAINTZA: ZIENTZIAREN GIDARITZAN ARITZEKO TEKNIKARIA


Elhuyar Zientzia unitatean euskal haur eta gazteei zuzendutako proiektuen eskaintza zabala dugu martxan. Horien artean, BIZILABE programak ditugu hainbat udalerritan aisialdian gazteak zientziara gerturatu eta balioetan hezteko: zientziaren mundua, euskararen normalizazioa, gizon eta emakumeen berdintasuna, irizpide kritikoak, jasangarritasunaren garrantzia, partaidetza, talde-lana… Hain zuzen ere, Bilbon, Abanto-Zierbenan, Laudion eta Iruñean ditugun Bizilabe zentroetarako gidariak behar ditugu.


Zer eskaintzen den:
- Diziplina anitzeko lantalde euskaldun eta dinamiko batean aritzea.
- Lanaldi partziala, gutxienez 6 ordu astean.
- Tokian tokiko erakundeekin harremana izateko aukera.
- Lanerako autonomia, baina programa sendo baten bermearekin.


Zer eskatzen den:
- Unibertsitate-titulua edo lanbide-heziketako goi zikloa egina izatea, zientzia edo teknologiako ikasketetan.
- Euskara-maila: gutxienez C1 mailako agiria izatea.
- Haurrekin lan egiteko begirale-titulua edo irakaskuntza-masterra.


Zer baloratuko den:
- Haurrekin egoteko eskarmentua eta gogoa.
- Gidabaimena eta auto propioa izatea.
- Arduratsua eta metodologikoa izatea.
- Gauza berriak ikasteko gaitasuna izatea.
- Talde-lanean aritzeko gaitasuna izatea.
- Harremanetarako eta komunikaziorako gaitasuna izatea.


Gure lantaldearen parte izan nahi baduzu, bidali zure CVa helbide honetara: pertsonak@elhuyar.eus. Epea: ekainaren 26a arte.
Lan-proba egiteko eguna: uztailak 9
(hautatuei baino ez diegu deituko)