LAN-ESKAINTZA: Sistemen administrazioko arduraduna
Elhuyarrek sistemen administrazioko arduradun bat behar du bere lantaldea osatzeko. Elhuyarren azpiegitura teknikoa kudeatzeaz eta erakundearen jarduerarako behar den lidergo informatikoaz arduratuko den pertsona baten bila gabiltza.
Funtzio nagusiak:
- Azpiegitura-saila zuzentzea eta antolatzea.
- Ikuspegi estrategiko batetik, eta segurtasuna bermatuta, Elhuyarreko azpiegitura informatikoa antolatzea eta kudeatzea.
- Erakundeko digitalizazio-prozesuen diseinua eta gidaritza.
- Erakundeko baliabide teknikoen kudeaketa.
- Erakundearen behar informatikoak identifikatu eta irtenbideak ezartzea.
- Arloaren etengabeko hobekuntza sustatzea.
Zer eskaintzen da:
- Erronka teknologiko handiko erakunde batean berrikuntza- eta hobekuntza-proiektu garrantzitsuetan parte hartzea.
- Diziplina ugariko lantalde euskaldun eta dinamiko batean aritzea
- Lanaldi osoa eta kontratu mugagabea.
- Lan-ordutegi malgua, telelana eta presentziala konbinatuz.
- Erakundean ibilbide profesionala egiteko aukera.
- Etengabeko garapen profesionala.
Zer eskatzen da:
- Informatika-ingeniaritzako gradua edo baliokidea izatea.
- Sistemen administrazioan esperientzia izatea (Windows, Linux, birtualizazioa).
- Hardwarearen ezagutza edukitzea: PCak, Mac-ak, sareak…
- Hodeiko azpiegiturei buruzko ezagutza izatea (Gcloud, AWS, OVHcloud).
- Zibersegurtasunaren inguruko ezagutza edukitzea.
- Euskara, gaztelania eta ingeles teknikoa menderatzea.
- Pertsona irekia izatea, ekintzailea, komunikatzaile ona, taldean lan egiten dakiena eta laguntzeko prestasuna duena.
Baloratuko da:
- Sistemen administrazioarekin erlazionatutako masterra izatea.
- Kudeaketarako gaitasuna izatea.
Gure lantaldearen parte izan nahi baduzu, bidali zure CVa helbide honetara: pertsonak@elhuyar.eus. Gaian, jarri Sistemak.