Elhuyarrek teknikari bat behar du Pertsonak arlorako, esperientzia duena lan-arloan, eta ezagutza eta interesa duena pertsonen kudeaketan.
Funtzio nagusiak:
- Lan-arloaren gidaritzan jardungo du; beraz, lan-legediarekin lotutako gaiak kudeatuko ditu.
- Pertsonen alderdi ekonomikoaren jarraipena egingo du (nominak, Gizarte Segurantza…).
- Lantaldearen inguruko datuak ustiatu eta aztertuko ditu (adierazleak).
- Taldeko trebakuntzaren kudeaketaz arduratuko da.
- Lan-arriskuen kudeaketaz arduratuko da.
Zer eskaintzen da:
- Diziplina ugariko lantalde euskaldun eta dinamiko batean aritzea.
- Lanaldi osoa eta ordezkapen-kontratua (gutxienez urtebetekoa).
- Lan-ordutegi malgua eta astean bi egunetan telelana egiteko aukera.
- Erakundean ibilbide profesionala egiteko aukera.
- Etengabeko garapen profesionala.
Zer eskatzen da:
- Lan Harremanetako eta Giza Baliabideetako Gradua, ADE edo baliokidea izatea.
- Lan-arloko gaietan esperientzia izatea (lan-hitzarmenak, kontratazioak, GS, nominak…)
- Antzeko lanposturen batean esperientzia izatea.
- Euskara-maila: C1 edo EGA.
- Pertsona irekia izatea, ekintzailea, komunikatzaile ona, taldean lan egiten dakiena eta laguntzeko prestasuna duena.
Baloratuko da:
- Pertsonen kudeaketan ezagutza izatea; batez ere, pertsonen garapen profesionalean.
- Lan-arriskuen prebentzioaren inguruko oinarrizko ikasketak izatea.
- SAGE programa ezagutzea.
- Datuen ustiaketarako Excel, PowerBI edo bestelako aplikazioak ezagutzea.
- Kudeaketarako gaitasuna izatea.
Gure lantaldearen parte izan nahi baduzu, bidali zure CVa helbide honetara: pertsonak@elhuyar.eus. Gaia: Pertsonak teknikaria.
Epea: azaroaren 24a.