LAN-ESKAINTZA: partaidetza- eta eraldaketa-prozesuetan aritzeko aholkularia
Eskaintzaren deskribapena:
Euskal gizartearen erronkei aurre egiteko aholkularitza eskaintzen dugu, batez ere alor hauetan: euskararen normalizazioa, gizon eta emakumeen berdintasuna eta herritarren partaidetza; baita beste erronka batzuekin zerikusia duten berrikuntza sozialeko proiektuetan ere. Hain zuzen, herritarren partaidetza eta eraldaketa komunitarioan aholkularitza teknikoa eta metodologikoa eskaintzeko lantaldean aritzeko teknikaria behar dugu.
Zer eskaintzen den:
- Diziplina anitzeko lantalde euskaldun eta dinamiko batean aritzea.
- Lanaldi osoa eta, oraingoz, ordezkapen-kontratua.
- Lan-ordutegi malgua eta astean bi egunetan telelana egiteko aukera.
- Etengabeko garapen profesionala.
Zer eskatzen den:
- Unibertsitate-titulua.
- Euskara-maila handia: gutxienez C1 mailako agiria izatea.
- Gidabaimena.
- Partaidetzako eta eraldaketa sozialarekin lotutako prozesuetan esperientzia izatea.
Zer baloratuko den:
- Partaidetza- eta berrikuntza-prozesuetan esperientzia edo graduondokoa izatea.
- Metodologia berrien aplikazioan esperientzia edo ezagutza izatea.
- Fazilitazioan formazioa izatea.
- Proiektuak kudeatzen esperientzia izatea.
- Prozesuak diseinatzeko eta planifikatzeko gaitasuna izatea.
- Taldeak dinamizatzeko eta gidatzeko gaitasuna izatea.
- Harremanetarako eta komunikaziorako gaitasuna izatea.
Gure lantaldearen parte izan nahi baduzu, bidali zure CVa helbide honetara: pertsonak@elhuyar.eus.
Epea: 2024ko urriaren 14a