Skip to main content

 

LAN ESKAINTZA: Informazio-sistemetako teknikaria


Elhuyarrek informazio-sistemetako teknikari bat behar du Azpiegitura sailerako.


Funtzio nagusiak:

  • Erakundeak dituen informazio-sistema beharrak identifikatzen parte hartzea.
  • Informazio-sistemaren beharrak modu egokienean asetzeko aholkularitza ematea.
  • Erakundearen kudeaketarako datu-analisiaren sistemak eratzen parte hartzea eta datuak bildu, garbitu, eraldatu eta modu egokian bistaratzeko sistemak garatzea.
  • Unitateen prozesuetan laguntzeko baliabideak eta sistemak proposatu, diseinatu, garatu edo ezartzea.
  • Datuen ustiaketa behar duten proiektuetan balio erantsia emateko bideak proposatzea.
  • Ohiko jarduerak eraginkortasunez egiteko sistemak edo aplikazioak sortzea.
  • Sistemak edo aplikazioak erabiltzeko jarraibideak lantzea, laguntza ematea eta, zalantzak argitzea.


Zer eskaintzen da:

  • Jakintza-alor ugariko lantalde euskaldun eta dinamiko batean aritzea.
  • Lanaldi osoa (gutxienez bi urte).
  • Lan-ordutegi malgua eta astean bi egunetan telelana egiteko aukera.
  • Erakundean ibilbide profesionala egiteko aukera.
  • Etengabeko garapen profesionala.


Zer eskatzen da:

  • EAZ (ADE) edo Informatikako ikasketak izatea, Gradua.
  • Oinarrizko programazioa datuen analisian oinarrituta (excel, Visual Basic,web,datu-baseak, etab.).
  • Hizkuntzak: Euskara (C1 edo EGA).


Baloratuko da:

  • Datu-analisiko edo negozio-adimeneko ikasketak izatea. Masterra / Formazio arautua.
  • Lidergoa, autonomia, kudeaketarako gaitasuna izatea, esperientzia enpresa-tresnetan, etab.
  • Pertsona irekia izatea, ekintzailea, komunikatzaile ona, taldean lan egiten dakiena eta laguntzeko prestasuna duena.


Gure lantaldearen parte izan nahi baduzu, bidali zure CVa helbide honetara: pertsonak@elhuyar.eus. Gaian, jarri Informazio-sistemetako teknikaria


Epea: azaroak 8


Oharra: IKERLAN programaren barruan, Lanbidek finantzatu eta kudeatzen duen dirulaguntza baten bidez egindako kontratazioa da hau, eta ikertzaile gazteak (30 urtetik beherakoak) lan-munduan integratzea du helburu.