LAN-ESKAINTZA: Hizkuntza-plangintzan aritzeko aholkularia
Eskaintzaren deskribapena:
Euskal gizartearen erronkei aurre egiteko aholkularitza eskaintzen dugu, batez ere alor hauetan: euskararen normalizazioa, gizon eta emakumeen berdintasuna eta herritarren partaidetza; baita beste erronka batzuekin zerikusia duten berrikuntza sozialeko proiektuetan ere. Hain zuzen, euskararen alorrean erakunde publikoei zein pribatuei aholkularitza teknikoa eta metodologikoa eskaintzeko lantaldea handitu nahi dugu.
Zer eskaintzen den:
- Diziplina anitzeko lantalde euskaldun eta dinamiko batean aritzea.
- Lanaldi osoa eta epe luzeko kontratua.
- Lan-ordutegi malgua eta astean bi egunetan telelana egiteko aukera.
- Etengabeko garapen profesionala.
Zer eskatzen den:
- Unibertsitate-titulua.
- Euskara-maila handia: C1 mailako agiria izatea.
- Gidabaimena.
- Hizkuntza-plangintzan ezagutza eta esperientzia izatea.
Zer baloratuko den:
- Euskararen normalizazioaren alorrean esperientzia edo graduondokoa izatea.
- Gainontzeko beste arloetan: berdintasunean, partaidetzan edo berrikuntza sozialean ezagutza edota esperientzia izatea.
- Proiektuak kudeatzen esperientzia izatea.
- Prozesuak diseinatzeko eta planifikatzeko zein taldeak dinamizatzeko gaitasuna izatea.
- Harremanetarako eta komunikaziorako gaitasuna izatea.
- Euskararen C2 mailako agiria izatea.
Gure lantaldearen parte izan nahi baduzu, bidali zure CVa helbide honetara: pertsonak@elhuyar.eus
Epea: 2024ko urtarrilaren 11