Skip to main content

 

LAN-ESKAINTZA: Bilbon haurrekin zientziaren gidaritzan aritzeko teknikaria

Eskaintzaren deskribapena:
Elhuyarreko Zientzia unitatean euskal haur eta gazteei zuzendutako proiektuen eskaintza zabala dugu martxan. Horien artean, BIZILABE programak ditugu hainbat udalerritan, aisialdian gazteak zientziara gerturatzeko eta balioetan hezteko: euskararen normalizazioa, gizon eta emakumeen berdintasuna, irizpide kritikoak, jasangarritasunaren garrantzia, partaidetza, talde-lana… Bilbon eta Bilbo inguruan, ditugun Bizilabe zentroetan aritzeko gidariak behar ditugu.


Zer eskaintzen den:

  • Diziplina anitzeko lantalde euskaldun eta dinamiko batean aritzea.
  • Lanaldi partziala, astean 9,5 ordu; horietatik, 4,5 ordu presentzialak, haurrekin, arratsaldez.
  • Tokian tokiko erakundeekin harremana.
  • Lanerako autonomia, programa sendotu baten bermearekin.

Zer eskatzen den:

  • Unibertsitate-titulua edo lanbide-heziketako goi ziklo bat egina izatea, zientziako edo teknologiako ikasketetan.
  • Euskara-maila ona: C1 mailako agiria izatea, gutxienez.
  • Gidabaimena.
  • Haurrekin lan egiteko begiralearen titulua edo irakaskuntza-masterra.

Zer baloratuko den:

  • Haurrekin egoteko eskarmentua eta gogoa.
  • Arduratsua eta metodologikoa izatea.
  • Gauza berriak ikasteko gaitasuna izatea.
  • Talde-lanean aritzeko gaitasuna izatea.
  • Harremanetarako eta komunikatzeko gaitasuna izatea.

Gure lantaldearen parte izan nahi baduzu, bidali zure CVa helbide honetara: pertsonak@elhuyar.eus
Epea: irailaren 24a