- Kazetaritzako lanak nola aurkezten dira?
Lanak edo proiektuak cafelhuyarsariak.elhuyar.eus webguneko formularioaren bitartez aurkeztuko dira.
Kategoria honetan, zientzia- eta teknologia-gaiak hizpide dituzten euskarazko kazetaritza-lanak aurkeztuko dira.
Formatu eta genero guztietako lanak aurkeztu ahal izango dira: egunkarietan argitaratutako erreportajeak, telebistan emandakoak, Interneten argitaratutako lanak, irrati-emankizunak...
Lanek 2023ko urtarrilaren 1a eta abenduaren 31 bitartean argitaratutakoak izan behar dute.
Autoreak, autore-taldeak nahiz komunikabideak aurkez ditzake lanak. Alabaina, saria autorearentzat edo autoreentzat izango da kasu guztietan.
Autore bakoitzak hiru lan aurkeztu ahal izango ditu gehienez ere.
Ezingo dira proiektu osoak aurkeztu, kazetaritza-lan zehatzak baizik.
Zientzia-kazetaritzako lana aurkezten duenak ez dio lanaren ustiatze-eskubiderik emango Elhuyarri, baina Elhuyarrek aukera izango du saria jaso duen zientzia-kazetaritzako lanaren aipamen labur bat egiteko egoki deritzon komunikabideetan. Aipamen hori, besteak beste, Elhuyar aldizkarian eta www.elhuyar.eus, aldizkaria.elhuyar.eus eta www.zientzia.eus webguneetan argitaratu ahal izango du Elhuyarrek.