Skip to main content

 

Elhuyarrek informazio-sistemetako teknikari bat behar du Azpiegitura sailerako.

Funtzio nagusiak:

  • Erakundeak informazio-sistemekin lotuta dituen beharrak identifikatzen parte hartzea.
  • Aholkularitza aktibo eta pasiboa ematea. Erakundearen beharrak jaso, ulertu eta soluzioak ematea. Hobekuntza-proposamenak egitea. 
  • Prozesuen automatizazioa. Automatizatu daitezkeen prozesuak identifikatu eta soluzioak emateko gai izatea (Low Code-n oinarritutakoak, AA agenteak, etab.).
  • Unitateen prozesuetan laguntzeko baliabideak eta sistemak proposatzea, diseinatzea, garatzea edo inplementatzea.
  • Datuen ustiaketa behar duten proiektuetan balio erantsia emateko bideak proposatzea.
  • Ohiko jarduerak eraginkortasunez egiteko sistemak edo aplikazioak sortzea.
  • Sistemak edo aplikazioak erabiltzeko jarraibideak lantzea, laguntza ematea, eta zalantzak argitzea.

Zer eskaintzen da:

  • Jakintza-alor ugariko lantalde euskaldun eta dinamiko batean aritzeko aukera.
  • Lanaldi osoko kontratua.
  • Lan-ordutegi malgua, eta lan presentziala eta telelana uztartzeko aukera.
  • Erakundean ibilbide profesionala egiteko aukera.
  • Etengabeko garapen profesionala.

Zer eskatzen da:

  • EAZ (ADE) edo Informatikako ikasketak izatea, gradua.
  • Datuen analisian oinarrituta oinarrizko programazioa egiten jakitea (Visual Basic, Python, web aplikazioak, API, etab.)
  • Microsoften tresnak ezagutzea (PowerBI, Fabric, Power Automation, Excel, etab.)
  • Datuen kudeaketari buruzko ezagutza izatea:
    • Esperientzia izatea datu-baseen kudeaketan eta datu-baseen arteko informazio- trukean.
    • Datuen kudeaketaren esparruko ETL prozesuak ondo ezagutzea. 
  • Hizkuntzak: Euskara (C1 edo EGA).

Baloratuko da:

  • Datu-analisiko edo negozio-adimeneko ikasketak izatea. Masterra / Formazio arautua.
  • Lidergoa, autonomia eta kudeaketarako gaitasuna izatea, esperientzia izatea enpresa-tresnetan, etab.
  • Pertsona irekia, ekintzailea eta komunikatzaile ona izatea, taldean lan egiteko gai izatea eta laguntzeko prest egotea.
  • Odoo softwarea ezagutzea

Gure lantaldearen parte izan nahi baduzu, bidali zure CVa helbide honetara:
pertsonak@elhuyar.eus. Gaian, jarri Informazio-sistemetako teknikaria


Epea: apirilak 30