Lan-eskaintza
HIZKUNTZA-PLANGINTZAN ARITZEKO AHOLKULARIA
Eskaintzaren deskribapena:
Euskal gizartearen erronkei aurre egiteko aholkularitza eskaintzen dugu, batez ere alor hauetan: euskararen normalizazioa, gizon eta emakumeen berdintasuna eta herritarren partaidetza; baita beste erronka batzuekin zerikusia duten berrikuntza sozialeko proiektuetan ere. Hain zuzen, euskararen alorrean erakunde publikoei zein pribatuei aholkularitza teknikoa eta metodologikoa eskaintzeko lantaldea handitu nahi dugu.
Zer eskaintzen da:
- Diziplina anitzeko lantalde euskaldun eta dinamiko batean aritzea
- Lanaldi osoa eta epe luzeko kontratua
- Lan-ordutegi malgua eta etxetik lan egiteko erraztasunak
- Etengabeko garapen profesionala
Zer eskatzen da:
- Unibertsitate-titulua
- Euskara-maila altua: EGA edo baliokidea
- Gidatzeko baimena
- Hizkuntza-plangintzan ezagutza eta esperientzia izatea
Baloratuko da:
- Euskararen normalizazioaren, berdintasunaren, partaidetzaren edo berrikuntza sozialaren alorretan esperientzia edo graduondokoa izatea.
- Proiektuak kudeatzen esperientzia izatea.
- Prozesuak diseinatzeko eta planifikatzeko zein taldeak dinamizatzeko gaitasuna izatea.
- Harremanetarako eta komunikaziorako gaitasuna izatea.
Gure lantaldearen parte izan nahi baduzu, bidali zure CVa helbide honetara: @email
Epea: martxoak 6