Skip to main content

Euskararen Erabilera Normalizatzeko plangintzaldi berriak dakarrena

Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza VII. Plangintzaldiari dagozkion plan estrategiko berriak diseinatzeko aurrelanak egiten aritu da, azken plangintzaldietan identifikatutako zenbait hutsuneri konponbidea jartzeko asmoz.

Izan ere, euskararen erabilera-planak garatu ahal izateko, oso garrantzitsua da erakundearen arduradun tekniko zein politikoek beraiena egitea proiektua eta beraien eguneroko kudeaketan kontuan izatea.

Horretarako, plangintzaldi berrian zenbait berrikuntza garrantzitsu izango dira; baina azpimarragarriena plana diseinatzeko markoa bera da. Hala, marko berrian zerbitzu- eta lan-hizkuntza barne hartzen zituen lan-markoari KUDEAKETAri dagokion atala erantsi zaio ezinbesteko ardatz gisa, eta tartean LIDERGOAren arloa txertatu da.

Horiek horrela, eta marko berriaren definizioan eta diseinatzeko prozesuen pilotajeetan parte hartu izanak eman digun esperientzian oinarrituta, Administrazio orokorrean zein udaletan euskararen erabilera-planak diseinatzeko aholkularitza eskaintzen ari gara; betiere hasieratik arduradun tekniko zein politikoen parte-hartzea eta sentsibilizazioa kontuan hartuta.