Skip to main content

Etorri berriei harrera ikuspegi komunitario batetik

Gizarte-erronkei modu kolektiboan erantzutea da ekintza komunitarioaren helburua, eta, norabide horretan, harrera-prozesuak ikuspegi komunitario batetik gerta daitezen lan egiten dugu; iritsi berria den pertsonarengan arreta jarriz, baita harrera egiten dutenengan ere, iritsi berria jasotzeko prest dagoen komunitatean.
Oro har, norbanakoaren eta komunitatearen ahalduntzean eragiten dugu, besteak beste: harremanetan jartzeko gaitasunetan eraginez; begirada pertsonen eta komunitateen arteko elkarrekintzan jarriz; eta kulturarteko bizikidetza sustatuz. Azken finean, dimentsio erlazionala lantzen dugu; bizi-baldintzak hobetuz, inklusioa sustatuz eta gizarte-kohesioan eraginez.
Hala nola, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Gipuzkoako hainbat udalerritako teknikariekin ari gara gaiaren inguruko markoa eta estrategia lantzen, eta, Martutenen, esaterako, begirada hori jasotzen duen prozesua aktibatuta daukagu.