- Egile-eskubideak, jabetza intelektuala eta datuen babesari dagozkien oharrak zein dira?
Lanen ustiatze-eskubideen jabetzari dagokionez, oinarrien III., IV. eta V. ataletan xedatutakoari jarraituko zaio.
Saritutako lanak Creative Commons AITORTU - EZ KOMERTZIAL - OBRA ERATORRIRIK GABE lizentziapean zabalduko dira. Informazio gehiagorako, ikusi http://creativecommons.org/licenses/by-nc-nd/3.0/
Lanak oinarri hauetan zedarritutako mugetatik kanpo hedatu nahi izanez gero, beharrezkoa izango da egilearen, edo egileen, baimena izatea.
Lana sariketara aurkeztuta, parte-hartzaileek bermatzen dute ez dutela aurkezten inolako materialik hirugarrenen jabetza intelektual edo industrialaren eskubiderik urratzea dakarrenik. Elhuyarrek ez du bere gain hartuko egileek egindako hirugarrenen jabetza intelektualaren edo industrialaren inolako eskubide-urratzerik, eta egileek Elhuyar kalterik gabe atxikiko dute hirugarrenen edozein erreklamazioren aurrean, eta, bereziki, beren jabetza intelektualaren edo industrialaren eskubide-urratzearen aurrean. Elhuyarrek, orobat, ahalmena du oinarri hauek hausten dituzten edo hirugarrenen eskubideak hausten dituzten egileei emandako edozein sari atzera bueltatzea eskatzeko, Elhuyarri legozkiokeen kalte-galerei uko egin gabe.
Baldin eta epaimahaiak atzematen badu lanen batek hausten dituela hirugarrenen jabetza intelektualeko edo industrialeko eskubideak, lan hori automatikoki baztertuko da sariketatik, epaimahaiaren irizpide esklusiboz, eta lan horren edo horien egileak ez du inolako kalte-ordainik izango baztertze horregatik.
Lanek ez diote eraso egin behar pertsona fisiko edo juridikoen jabetzari, osotasunari edo irudi onari.
Sarituen irudia erabiltzeko baimena
Oinarri hauek onartuta, saria jasotzen duten parte-hartzaileek baimena ematen diote Elhuyarri (i) beren irudia eta izena erabiltzeko; eta (ii) gaur egun ezagutzen diren baliabide tekniko guztien bidez erreproduzitzeko, edozein euskarri ukigarri edo ukiezinetan. Horren guztiaren helburua sariketaren emaitza argitaratzea eta erakundearen jarduera zabaltzea da, eta ez da horregatik eskubiderik izango inolako kontraprestaziorik edo konpentsaziorik jasotzeko.
Erabilera baimendu horien barruan sartzen da parte-hartzaile sarituen irudia eta izena argitaratzea Elhuyarren eta/edo CONSTRUCCIONES Y AUXILIAR DE FERROCARRILES SA (CAF) eta NEIKER NEKAZARITZA IKERKETA ETA GARAPENERAKO EUSKAL ERAKUNDEAren titulartasuneko edo kontrolpeko webguneetan, eta halaber erakundeok sare sozialetan dituzten profil korporatiboetan.
Datu pertsonalen babesa
Parte-hartzaileek emandako datu pertsonalak Elhuyarrek tratatuko ditu, tratamenduaren arduradun den aldetik, sariketako parte-hartzea kudeatzeko eta, hala badagokio, saritutako parte-hartzaileei dagozkien sariak banatzeko eta hartzeko modua kudeatzeko. Hori guztia, interesatuak berak eskatuta aplikatutako kontratu aurreko neurrien eta/edo oinarri hauek onartzean bi aldeen artean ezartzen den kontratuaren arabera.
Datu pertsonal horiek hirugarren hauei bakarrik jakinaraziko zaizkie:
- Legezko betebeharrak betetzearren jakinarazpen hori egin behar zaien entitate edo erakunde publikoei.
- CONSTRUCCIONES Y AUXILIAR DE FERROCARRILES SA (CAF) eta NEIKER NEKAZARITZA IKERKETA ETA GARAPENERAKO EUSKAL ERAKUNDEA erakunde laguntzaileei, sariketakoparte-hartzea kudeatzeko ezinbesteko den neurrian eta oinarri hauek onartzean zure eta Elhuyarren artean ezarritako kontratuaren arabera.
Ez dago aurreikusia datu horien nazioarteko transferentziarik egiterik.
Testuinguru horretan, aditzera ematen da datu pertsonal horiek ematea beharrezkoa dela eta kontratuzko baldintza dela, datu horiek eman gabe ezinezkoa bailitzateke sariketako parte-hartzea kudeatzea.
Era berean, eta osagarri gisa, oinarri hauek onartzean, parte-hartzaileek baimena ematen dute beren izena eta/edo irudia argitaratzeko, aurreko IX. klausulan ezarritako moduan, saririk jasotzen badute.
Sariketa behar bezala kudeatzeko behar-beharrezkoa den denboran soilik gordeko ditu datu pertsonalak Elhuyarrek, eta, behar izango balitz, bere legezko betebeharrak betetzeko behar duen kontserbazio-epe gehigarrian.
Kasu guztietan, parte-hartzaileek eskubidea dute (i) beren datu pertsonaletako, datuak zuzentzeko, ezeztatzeko, tratamendua mugatzeko, datuen eramangarritasunerako, tratamenduari aurka egiteko edo baimena atzera botatzeko, hala dagokionean, datuensegurtasuna@elhuyar.eus helbidera idatziz eskaera eginda; eta (ii) Datuen Babeserako Espainiako Agentziaren edo beste edozein Kontrol Agintaritza eskudunen aurrean erreklamazio bat aurkezteko, bereziki eskubide horiek behar bezala gauzatu ezin izan dituztenean.