Skip to main content

Proiektu-kudeaketaren oinarriak

Proiektu-kudeaketaren oinarrizko kontzeptuak zabaltzea du helburu lan honek. Proiektu-kudeaketa klasikoa oinarritzat hartu da, aski ezagunak diren proiektu baten bost faseei jarraituz, baina egileen marka batekin. Helburua ez da fase horietan sakontzea, baizik eta, proiektu baten atalei eta metodologia klasikoari jarraituz, lan-munduan sortzen diren benetako arazoak eta egoerak azaltzea. Proiektuen munduan murgiltzeko lan erraz eta ulergarria da: errealitatean gertatzen diren egoerak azaltzen dira, eta horiek ebazteko proposamenak egiten.

Edizio urtea:
Egilea:
Unai Apaolaza, Aitor Martínez eta Aitor Oyarbide
Deskargatu