
Patologia orokorra. Atal orokorra, arnas aparatua eta zirkulazio-aparatua
Patologiaren atal orokorra, arnas aparatua eta zirkulazio-aparatua landu ditu. Ikasleek, irakasleek nahiz medikuek erabiltzeko moduko kontsulta-liburua da. Langai nagusiak hauek dira: gaixotasunen sindromeak, fisiopatologia (organismoen funtzionamendu anomaloa), semiologia (gaixotasunen adierazpen klinikoak) eta azterketa anatomofisiologikoa (organo eta sistemen funtzionamendu anomaloa). Liburu honetan azaltzen diren ezagupenekin, sindromearen diagnostikoak egiten hasteko gai izan beharko lukete ikasleek. Modu ulergarrian, baina zehaztasun zientifikoa alde batera utzi gabe, patologiaren eta klinikaren mundura hurbilduko gaituzten gaiak lantzen dira lan honetan.
Edizio urtea:
Egilea:
Edurne Ugarte Nuñez