Skip to main content

Mundu zabaleko jokoak. Jokoen mundu zabala

Jokoak zero baturako joko gisa planteatzen dira, hots, batek irabazten duena besteak galtzen du. Jokoak aukera bakarra du; irabaztea alegia. Garrantzitsua aritzea dela esango digute, baina txapela bati, irabazleari, baino ez zaio ematen.

 

Badago jokoak planteatzeko beste era desberdin bat, batura zero ez duten joko gisa. Hau da, jokoan arituta jokalari guztiek irabaziko dute. Lagunak egin, jakinmina ase, zerbait berri ezagutu, ondo pasatu, adimena landu, ondorioak ateratzen ikasi... dira jokoan aritzearen onura batzuk. Horrela bai, garrantzitsua aritzea izango da, eta irabaztea jokoaren aukera bat baino ez da izango.

Edizio urtea:
Egilea:
Patxi Angulo Martin
Deskargatu