Lan-prestakuntza eta orientabidea (FOL)
Heziketa Zikloetako goi- eta erdi-mailako eskola-materiala da. Ez dago espezialitate edo gai jakin bati atxikita, zehar-lerrotzat hartutako gaia baita. Hau horrela, mekanika, informatika, administrazioa, marketinga, edo beste edozer ikasten ari denarentzat ere gai komunak da hau. Lan-prestakuntza eta orientabidea liburuak, lan-esparruan osasuna, lan-harremanak, lan-kontratuak, gizarte-segurantza, lan-orientabidea eta ekonomia- eta enpresa-printzipioak lantzen ditu lau multzo nagusitan bildutako 26 kapitulutan. Azalpen teorikoez gain jarduerak ere topatuko dituzu kapitulu bakoitzaren amaieran, teoriaz gain ariketek ere garrantzia dutenaz jabetuta.
Egilea:
Migel Anjel Bilbao; Lea-Artibai ikastetxea