Folin markesa. Marraskiloak eta euskaldunak uharte galduan
1996an bete zen Folin markesaren heriotzaren mendeurrena (1817-1896). Natur zientzien alorrean Folin-ek berebiziko garrantzia izan zuen, Euskal Herriko azterketa faunistikoari dagokionez, XIX. mendearen amaieran. Iparraldeko lehen ikasketa metodikoak burutzeaz gainera, bere inguruan giro ezin hobea lortu zuen hainbat lagun zientzia-kontuez ardura zedin bultzatuz. Atlantida, marraskiloak eta euskaldunak dira lan honetako hiru ardatz nagusiak. Itxuraz elkartezinak diruditen hiru elementu hauek batera erabili zituen Folin-ek lan-hipotesi gisa eta hiruen arteko lotura azaltzen saiatu zen bere ikerketa eta idazkietan.
Edizio urtea:
Egilea:
Kepa Altonaga Sustatxa