Deep Learning-a, azpititulazio-sistema eta bikoizketa automatiko eleaniztuna garatzeko (EU, ES, CA, GL, EN)
Proiektuaren helburua da azptitulazioko eta bikoizketa automatiko eleaniztuneko modulu teknologiko berritzaileak integratuko dituen sistema aurreratu eta sendo bat garatzea, hizkuntza ofizialerako (gaztelania), Espainiako hizkuntza koofizialetarako (euskara, katalana eta galegoa) eta ingeleserako, eredu neuronaletan eta ikasketa sakonean oinarritutako azken belaunaldiko lengoaia prozesatzeko teknikekin sortua.
Sistemak lengoaia naturalaren prozesamenduarekin lotutako azken aurrerapen teknologikoak integratuko ditu, zehazki:
- Transkripzio- eta azpititulazio-teknologia neuronala 5 hizkuntzatarako: euskara, gaztelania, galiziera, katalana eta ingelesa.
- Proiektuko 5 hizkuntzen arteko itzulpen automatikoko teknologiak.
- Ahotsa sintetizatzeko sistema neuronalak. Erabiltzaileak ahots pertsonalizatuak sor ditzake ikus-entzunezko edukia automatikoki bikoizteko.
Exekuzio-aldia:
- Hasiera-data: 2022ko urria.
- Amaiera-data: 2024ko maiatza.
Deep Learning-a, azpititulazio-sistema eta bikoizketa automatiko eleaniztuna garatzeko proiektua Europar Batasuneko – NextGenerationEU funtsen bidez finantzatu da.