- CAF-Elhuyar sarien aparteko oharrik badago?
Saritutako lanak gizarteratzean, nahitaez egin beharko da irabazitako sariaren edo bekaren aipamena.
Antolatzaileek ez dute bere gain hartzen saritutako lanetan adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik.
Materiala bidaltzean birusak edo bestelako arrazoiak direla eta arazorik gertatuko balitz, Elhuyar ez litzateke erantzule izango.
Aurkeztutako lanen/proiektuen fitxategiak ez zaizkie itzuliko autoreei.
Elhuyarko langileek ezingo dute parte hartu sariketa honetan.
Oinarrietan jaso ez diren gai eta gertakariei dagokienez, Elhuyarrek izango du erabakitzeko eskubidea.
Sariketa honetara aurkezteak esan nahi du oinarri hauek guztiak onartzen direla.