Cookie-n erabilera. Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie politika.

Berrikuntza Soziala eta Tokiko garapena jardunaldia, ekainaren 18an, Andoainen

2015.06.02-(e)n argitaratua Noticias-(e)n kategorian

Elhuyar Aholkularitzak, Beterriko Garapen Agentziarekin elkarlanean, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, "Beteberritzen, Beterrin Berrikuntza Soziala eraginez" ekimena garatu du 2015. lehen seihilekoan. Eskualdeko eragileekin berrikuntza sozialean sakontzeko prozesua izan da. Orain, tokiko garapenean berrikuntza sozialak duen garrantziaz gogoeta egiteko eta esperientziak trukatzeko asmoarekin jardunaldia antolatu dugu, aipatutako eragileekin elkarlanean eta Orona Fundazioaren laguntzarekin. 

Jardunaldia ekainaren 18an izango da, osteguna, Andoaingo Bastero Kulturgunean, goizeko 9:00etatik 13:30etara.  Hona hemen egitaraua

9:00-09:15

Harrera.

09:15-09:45

Ongi etorria. Jon Peli Uriguen (Gipuzkoako Foru Aldundiko jarduneko Berrikuntza, Landa Garapena eta Turismo diputatua) eta Aizpea Otaegi (Elhuyar Aholkularitzako koordinatzaile nagusia).

09:45-10:15

Miren Estensoro (Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutua, Deustuko Unibertsitatea): “Berrikuntza soziala eta tokiko garapena: harremantze-eredu berriak eraikitzen”

10:15-10:45

Ivan Miró (La Ciutat Invisibleko kooperatibista, Bartzelona): “¿Por qué le llamamos innovación a lo que vivimos como autogestión?”.

10:45-11:15

Galdera-erantzunetarako tartea.

11:15-11:45

Atsedenaldia.

11:45-12:30

“Beteberritzen, Beterrin Berrikuntza Soziala eraginez”. Emaitzen eta ondorioen aurkezpena.

12:30-13:00

Beterriko berrikuntza sozialeko esperientziak.

13:00-13:15

Igor Calzada (Oxford eta Glasgowko unibertsitateetako irakasle eta ikertzailea): "Gizarte-berrikuntza, lurraldegintza estrategikorako: atzeko atea".

13:15-13:30 Balorazioa eta itxiera.
 
Izena emateko epea ekainaren 12ra arte egongo da irekita. Horretarako, formulario hau bete behar da. Matrikula dohainik.

Ivan Mirórena ez beste jarduera guztiak euskaraz izango dira. Aldibereko itzulpen-zerbitzua jarriko da. Behar baduzu, adierazi matrikula formularioa betetzean.
 
Izen-ematea


Laguntzailea: