Elhuyarrek haur eta gazteentzako 'STEAM esperimentuak haurrentzat' esperimentu-liburua kaleratu du
2019.10.02-(e)n argitaratua Noticias-(e)n kategorian
STEAM esperimentuak haurrentzat liburuan 52 esperimentu praktiko eta sortzaile biltzen dira zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematika (STEAM) aplikatuz.
Ondo pasatzen dugun bitartean zer STEAM kontzeptu lantzen ditugun azaltzen da labur-labur, ikertzen ari garen gaiari buruzko hiztegia eta beste ideia batzuk aurkeztuz. STEAM kontzeptuez jabetzea errezeta bati jarraitzea bezain erraza da.
Esperimentu bakoitzak atal hauek ditu:
- behar den materiala
- segurtasun-jarraibideak
- jarduera osagarriak esperimentuan sakontzeko, jakin-mina eta asmamena sustatzeko eta problemak ebazten laguntzeko
- Ondo pasatzen dugun bitartean lantzen diren STEAM kontzeptuak
Prezioa 17,5 €