Cookie-n erabilera. Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie politika.

Zure laguntza behar dugu gure hiztegiak eguneratzeko

2018.03.02-(e)n argitaratua Noticias-(e)n kategorian

2017an, 32 milioi kontsultatik gora egin zituzten 500.000 erabiltzailek baino gehiagok Elhuyarren onlineko hiztegietan. Elhuyar hiztegiak euskarazko baliabiderik erabilienetakoak dira.

Kontsulta horiek guztiak doan egiten dira, baina hiztegia mantentzea ez da doakoa. Elhuyarrek baliabide asko inbertitzen ditu hiztegiak ahalik eta eguneratuen izateko.

2017an, 705 sarrera berri gehitu ditugu, eta lehendik zeuden 2.466 aldatu, besteak beste, arrazoi hauengatik:

- Euskaltzaindiaren arau eta irizpide berrietara egokitzeko

- Sortzen diren terminologia-behar berriei erantzuteko

- Erabiltzaileen iruzkin eta proposamenei erantzuteko

- Lexiko baztertzailea egokitzeko

2018an, 68.370 euro behar ditugu hiztegiak.elhuyar.eus eguneratuta mantentzeko. Gure papereko hiztegien diru-sarrerak % 60 jaitsi dira azken urteetan, eta diru-laguntza publikoak eta egun ditugun bazkideen ekarpenak ez dira nahikoa behar dugun zenbatekoa lortzeko. Bazkide gehiago behar ditugu.

Elhuyarren bazkide egiten bazara, gure hiztegiak hobetzen eta gizarteari baliabide gehiago eskaintzen lagunduko diguzu. Urtean 65 euro baino ez dira. Gainera, ekarpen hori dohaintza bat da; beraz, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitortza egiten duzunean, bueltan jasoko duzu zenbateko horren % 30.

Egin zaitez Elhuyarren bazkide