Cookie-n erabilera. Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie politika.

Elhuyar, Zientziako Emakume eta Nesken Nazioarteko Egunarekin bat

2018.02.08-(e)n argitaratua Noticias-(e)n kategorian

Teknopolisek larunbatean 13.30ean ETB1en eskainiko duen saio bereziaren aurrerapena

Emakumeek eta neskek zientzian parte-hartze erabatekoa eta berdintasunezkoa izan dezaten, Nazio Batuen Batzar Nagusiak otsailaren 11 Zientziako Emakume eta Nesken Nazioarteko Eguna izendatzea erabaki zuen 2016an. Elhuyarrek urteak daramatza lanean helburu horrekin, eta aurten ere bat egiten du nazioarteko egun horren aldarrikapenarekin.

Jarrera horren adierazgarri, Teknopolisek saio osoa eskainiko die emakume eta neska zientzialariei. Hala, Maia García Vergniory DIPCko ikertzaile saritua elkarrizketatuko dute, eta, erreportaje nagusian, emakumeek lanbide heziketan arlo industrialean duten jarduera azalduko dute, irakasleen zein ikasleen ikuspegitik.

Horrez gain, Norteko Ferrokarrillan Matematiken eta emakumeen arteko harremana aztertuko du Eli Alberdi Estibaritz matematikariak. Eta Elhuyar  aldizkariak, berriz, emakume ikertzaileak ezagutzeko aukera ematen du, besteak beste, Ekinean ataleko elkarrizketen bitartez.

Elkarlana, berdintasuna lortzeko oinarri

Emakume zientzialariei komunikabideetan protagonismoa emateaz gain, beste proiektu batzuen bidez ere bultzatzen du Elhuyarrek nesken eta emakumeen parte-hartzea zientzia-eremuan. Aipatzekoa da proiektu horietako asko lankidetzan egiten dituela, helburua lortzeko ezinbestekotzat jotzen baitu elkarlana.

Horren adibide da PLOTINAEuropan ikerketa garatzen duten erakundeetan berdintasuna sustatzea eta bermatzea xede duen Europako proiektua. Duela gutxi, urtarrilean, egin zuten kideek azken bilera. Istanbulen izan zen, eta, tartean, nazioarteko ikerketa-zentroetan berdintasun-planak garatzean ikasitako lezioak partekatzeko tailer bat egin zuten, Elhuyarreko kideen gidaritzapean.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan gurekin:
a.galarraga@elhuyar.eus
Elhuyar Zientzia Unitateko Komunikazio Arduraduna
Telefonoa: 943363040 luz. 210
Elhuyar Fundazioa · Zelai Haundi kalea, 3. Osinalde industrialdea · 20170 Usurbil, Gipuzkoa