Cookie-n erabilera. Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie politika.

Zientziaren edertasunaren eta balio sozialaren aldeko aldarria On Zientzia bideo-lehiaketan

2017.06.15-(e)n argitaratua Noticias-(e)n kategorian

Ekainaren 14an izan zen Elhuyarrek eta DIPCk zazpigarren urtez antolatu duten On Zientzia bideo-lehiaketaren sari-banaketaren ekitaldia. Emozioa eta umorea nagusi izan ziren ekitaldian, eta hiru kategorietako sariez gain, bi aipamen berezi ere banatu ziren.

Zazpigarren edizio honetan, webgune berria estreinatu da, eta lehiaketaren irismena biderkatu egin da. Izan ere, bideorik onenak Teknopolisen emititzeaz gain, Victoria Eugenia antzokian, Bilboko Zinetxiki Zinemaldian, Tolosako zine-klubean eta Donostiako Berrikuntzaren Astean ere ikusgai izan dira, besteak beste. Gainera, aurtengo edizioko 87 bideoek partaidetza-errekor berria ezarri dute.

Saritutako lanak lehiaketaren webgunean ikusgai daude: www.onzientzia.tv.