Cookie-n erabilera. Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie politika.

Elhuyarkide Izan

Zuk ere Elhuyar izan nahi duzu?

Elhuyar Taldearen oinarrian, Elhuyar Fundazioa dago. Fundazioa irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da, eta zientzia eta teknologiaren gizarteratzea eta euskararen normalizazioa ditu helburu. Beraz, Fundazioa osatzen duten bazkideek bat egiten dute bi ardatz horiekin.
Elhuyar Fundazioak euskal gizartean errotutako erakundea izan nahi du, eta, horregatik, gure xedearekin bat datozen pertsona, enpresa eta erakundeekin bat egin nahi dugu.


Diruz laguntzeko modua:

  • Pertsona laguntzaileak: 65 euro da urte osoko ekarpena Elhuyar Fundazioko bazkide izateko (ekarpena zerga-aitorpenean desgrabatzeko aukera dago).
  • Enpresak: enpresa bakoitzaren neurrira egokitutako eskaintza egiten dugu (eskatu informazioa).
  • Erakundeak: erakunde bakoitzaren neurrira egokitutako eskaintza egiten dugu (eskatu informazioa).

Zer da bazkide izatea? Zer onura dute bazkideek?

Bazkideak eragile garrantzitsuak dira Elhuyar Fundazioan:

  • Iritzi eta ideien sorburu dira.
  • Gure proiektuetako lankide dira.
  • Elhuyarren ekitaldi eta ekintzetako parte-hartzaile dira.

Gainera, bazkideek ordezkaritza dute Elhuyar Fundazioaren patronatuan: hiru kidek ordezkatzen dituzte pertsona laguntzaileak, bost kidek erakundeak eta beste bostek enpresa laguntzaileak.

Bazkideek Elhuyar aldizkaria jasotzen dute hilero,Elhuyar Hiztegiaren atariko gune aurreratura sar daitezke erabat doan, Elhuyarren produktu bat jasotzen dute urte-hasieran, eta % 20ko deskontua dute Elhuyar Fundazioak ekoizten dituen produktuak erosiz gero.


Nola egin bazkide:

Oso erraza da. Bete formulario hau, eta Elhuyarreko bazkide bihurtuko zara.

Animatu, egin gure bazkide, izan Elhuyar!


Edozein zalantza argitzeko, edo informazio gehiago jasotzeko, jar zaitez harremanetan 
Bazkidetza Sailarekin:
bazkidetza@elhuyar.com
tel.: 943363040(313 luzapena) Izaro Aizpurua Arkauz