Cookie-n erabilera. Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie politika.
Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen, eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu. Ezagutu gaitzazu youtube-n!
Partekatu Elhuyar:
Esperimentu-liburu hau ez da denbora pasatzeko esperimentu-liburu bat soilik. Liburu honek gidatu egiten ditu guraso eta irakasleak prozesuan zehar, umeengan jakin-mina piztu dadin eta problemak ebazten laguntzeko gaitasunak gara ditzaten, eta, hala, pentsaera zientifikoa izan dezaten. Bizitza errealeko esperientzien bidez, ume oso txikiak ere gai dira esperimentuak diseinatzeko, egindako aurrerapenak dokumentatzeko eta behar bezala emateko beren aurkikuntzen berri. Liburuan, jarduera erraz, dibertigarri eta esanahiz beteak aurkitzen dira, baina haren benetako balioa da guraso eta irakasleei laguntzen diela gauzak aztertzeko eta aurkitzeko sena pizten umeengan.
Liburuak 100 ariketa praktiko biltzen ditu, eta zortzi kapitulutan banatuta daude:
- Landareak eta haziak
- Ura eta izotza
- Lizuna, bakterioak eta onddoak
- Ingeniaritza
- Janaria eta gozokiak
- Bikarbonatoa eta ozpina
- Ingurumen-zientzia
- Bizidunak
Hemen ikusgai, liburuan jasotako esperimentu batzuk
Liburu honetako jarduerak erraz aurki daitezkeen eta umeen jakin-mina pizten duten materialen inguruan sortuak dira. Kapitulu bakoitzaren hasieran, jarduerarako beharrezkoak diren gaitasunak edo teknikak aipatzen dira, bai eta kapitulu horretan beharko den guztiaren zerrenda bat ere.