Cookie-n erabilera. Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie politika.

Lunatikoak. Zientziaren bidezidorretatik

PAPERA PDF EPUB KINDLE

40 zientzialariren lanen eta aurkikuntzen inguruko bitxikeriak eta nondik norakoak kontatzen ditu. Beren garaian ‘lunatiko’ gisa ikusi zituzten askok, bizitzari eta zientziari beste modu batez begiratzeko gaitasuna edo ausardia izan zutelako. Garaiko usteekin edo sinesmenekin bat ez zetozen aurkikuntzak eta proposamenak egin zituztelako. Bide nagusietatik aparte zeuden edo beste inork urratu gabeko bidezidorrak ireki zituztelako, edo emakume izateagatik itxita zituzten bideak ireki behar izan zituztelako. Ez dira lunatikoak liburu honetako pertsonaia guztiak; gehienek gutxi dute erotik. XVIII. mendeko zientzialari handienetako batzuk ‘Lunatikoen kluba’ izenekoan biltzen ziren ilargi beteko gauetan, eta hortik izenburua. Haien eta beste zenbait zientzialariren 40 istorio bildu ditugu, Elhuyar anaiena barne, noski. Z izpiak zientzia-dibulgazioko bildumaren bosgarren alea da; 16 urtetik gorako irakurle ororentzako liburuez osatutako bilduma da, zientziaren irakurketa argigarria, arina eta atsegina bultzatzeko.

  • Egilea: Egoitz Etxebeste Aduriz. Ilustratzailea: Manu Ortega Santos
  • Kategoria: Zientzia | Gaia: Fisika, kimika eta matematika | Publikoa: Publiko orokorra
  • Hizkuntzak: Elebakarrak | Argitaletxe: Elhuyar | Argitaratua: 2013.09.15
  • Ikus aurkibidea: Deskargatu | Ikus orrialde batzuk: Deskargatu

Erosteko, aukeratu zuk nahi duzun euskarria eta sakatu "erosi" botoia