Elhuyarrek teknikari bat behar du Zientzia unitaterako, esperientzia duena erosketen, salmenten eta bezeroen kudeaketan.
Egiteko nagusiak:
- Unitateko produktuen eta zerbitzuen salmenta.
- Bezeroen kudeaketa eta arreta
- Erosketen eta hornitzaileen kudeaketa
Zer eskaintzen da:
- Diziplina ugariko lantalde euskaldun eta dinamiko batean aritzea.
- Lanaldi erdiko kontratu mugagabea.
- Lan-ordutegi malgua eta astean bi egunetan telelana egiteko aukera.
- Erakundean ibilbide profesionala egiteko aukera.
- Etengabeko garapen profesionala.
Zer eskatzen da:
- Lanbide Heziketako goi mailako zikloa: Administrazioa eta Finantzak, Marketina eta Publizitatea, Salmenten Merkataritza Kudeaketa edo baliokidea.
- Antzeko lanpostu eta funtzioetan esperientzia izatea.
- Euskara-maila: C1 edo EGA.
- Pertsona irekia izatea, ekintzailea, taldean lan egiten dakiena eta laguntzeko prestasuna duena.
Ezagutza hauek ere baloratuko dira:
- Marketina
- Produktu eta zerbitzuen balio erantsiaren neurketa
- Web-analitiken azterketa
Gure lantaldearen parte izan nahi baduzu, bidali zure CVa helbide honetara: pertsonak@elhuyar.eus. Gaian, jarri Zientzia-teknikaria.
Epea: urriak 12