Ir o contido principal

A tradución xerouse de maneira automática  (elia.eus)

Elhuyarrek teknikari bat behar du Zientzia unitaterako, esperientzia duena erosketen, salmenten eta bezeroen kudeaketan.

Egiteko nagusiak:

  • Unitateko produktuen eta zerbitzuen salmenta.
  • Bezeroen kudeaketa eta arreta
  • Erosketen eta hornitzaileen kudeaketa

Zer eskaintzen da:

  • Diziplina ugariko lantalde euskaldun eta dinamiko batean aritzea.
  • Lanaldi erdiko kontratu mugagabea.
  • Lan-ordutegi malgua eta astean bi egunetan telelana egiteko aukera.
  • Erakundean ibilbide profesionala egiteko aukera.
  • Etengabeko garapen profesionala.

Zer eskatzen da:

  • Lanbide Heziketako goi mailako zikloa: Administrazioa eta Finantzak, Marketina eta Publizitatea, Salmenten Merkataritza Kudeaketa edo baliokidea.
  • Antzeko lanpostu eta funtzioetan esperientzia izatea.
  • Euskara-maila: C1 edo EGA. 
  • Pertsona irekia izatea, ekintzailea, taldean lan egiten dakiena eta laguntzeko prestasuna duena.

Ezagutza hauek ere baloratuko dira: 

  • Marketina
  • Produktu eta zerbitzuen balio erantsiaren neurketa
  • Web-analitiken azterketa


Gure lantaldearen parte izan nahi baduzu, bidali zure CVa helbide honetara: pertsonak@elhuyar.eus. Gaian, jarri Zientzia-teknikaria.

Epea: urriak 12