Lan-eskaintza: BERDINTASUN-ALORRERAKO AHOLKULARIA
BIZKAIKO BULEGOTIK ARITZEKO
Eskaintzaren deskribapena:
Euskal gizartearen erronkei aurre egiteko aholkularitza eskaintzen dugu, batez ere alor hauetan: euskararen normalizazioa, gizon eta emakumeen berdintasuna eta herritarren partaidetza; baita beste erronka batzuekin zerikusia duten berrikuntza sozialeko proiektuetan ere. Hain zuzen, gizon eta emakumeen berdintasun-alorrean aholkularitza teknikoa eta metodologikoa eskaintzeko lantaldean aritzeko teknikari bat behar dugu.
Zer eskaintzen den:
- Diziplina anitzeko lantalde euskaldun eta dinamiko batean aritzea.
- Lanaldi osoa.
- Lan-ordutegi malgua eta astean bi egunetan telelana egiteko aukera.
- Etengabeko garapen profesionala.
- Lantokia: Durangoko bulegoa.
Zer eskatzen den:
- Unibertsitate-titulua.
- Euskara-maila handia: gutxienez C1 mailako agiria izatea.
- Gidabaimena.
- Berdintasuneko graduondokoa edo masterra, edo alor horretako unibertsitate-ikasketa espezializatuak izatea.
Zer baloratuko den:
- Proiektuak kudeatzen esperientzia izatea.
- Eraldaketa sozialarekin lotutako prozesuetan esperientzia izatea.
- Prozesuak diseinatzeko eta planifikatzeko gaitasuna izatea.
- Taldeak dinamizatzeko eta gidatzeko gaitasuna izatea.
- Harremanetarako eta komunikaziorako gaitasuna izatea.
Gure lantaldearen parte izan nahi baduzu, bidali zure CVa helbide honetara: pertsonak@elhuyar.eus. Epea: 2025eko apirilaren 4a
- Lan-proba egiteko eguna: apirilak 30, arratsaldez (hautatuei baino ez diegu deituko)