Aller au contenu principal

La traduction a été créée automatiquement (elia.eus)


Lan-eskaintza: BERDINTASUN-ALORRERAKO AHOLKULARIA 

BIZKAIKO BULEGOTIK ARITZEKO 


Eskaintzaren deskribapena: 
Euskal gizartearen erronkei aurre egiteko aholkularitza eskaintzen dugu, batez ere alor hauetan: euskararen normalizazioa, gizon eta emakumeen berdintasuna eta herritarren partaidetza; baita beste erronka batzuekin zerikusia duten berrikuntza sozialeko proiektuetan ere. Hain zuzen, gizon eta emakumeen berdintasun-alorrean aholkularitza teknikoa eta metodologikoa eskaintzeko lantaldean aritzeko teknikari bat behar dugu. 


Zer eskaintzen den: 

  • Diziplina anitzeko lantalde euskaldun eta dinamiko batean aritzea. 
  • Lanaldi osoa. 
  • Lan-ordutegi malgua eta astean bi egunetan telelana egiteko aukera. 
  • Etengabeko garapen profesionala. 
  • Lantokia: Durangoko bulegoa. 

Zer eskatzen den: 

  • Unibertsitate-titulua. 
  • Euskara-maila handia: gutxienez C1 mailako agiria izatea. 
  • Gidabaimena. 
  • Berdintasuneko graduondokoa edo masterra, edo alor horretako unibertsitate-ikasketa espezializatuak izatea. 

Zer baloratuko den: 

  • Proiektuak kudeatzen esperientzia izatea. 
  • Eraldaketa sozialarekin lotutako prozesuetan esperientzia izatea. 
  • Prozesuak diseinatzeko eta planifikatzeko gaitasuna izatea. 
  • Taldeak dinamizatzeko eta gidatzeko gaitasuna izatea. 
  • Harremanetarako eta komunikaziorako gaitasuna izatea. 

Gure lantaldearen parte izan nahi baduzu, bidali zure CVa helbide honetara: pertsonak@elhuyar.eus. Epea: 2025eko apirilaren 4a 

  • Lan-proba egiteko eguna: apirilak 30, arratsaldez (hautatuei baino ez diegu deituko)