Ir o contido principal

A tradución xerouse de maneira automática  (elia.eus)

 

Lan-eskaintza: HIZKUNTZA-PLANGINTZAN ARITZEKO TEKNIKARIA


Eskaintzaren deskribapena:
Euskal gizartearen erronkei aurre egiteko aholkularitza eskaintzen dugu, batez ere alor hauetan: euskararen normalizazioa, gizon eta emakumeen berdintasuna eta herritarren partaidetza, baita beste erronka batzuekin zerikusia duten berrikuntza sozialeko proiektuetan ere. Lan-eskaintza honen bidez lantaldea handitu nahi dugu, zehazki, euskararen alorrean erakunde publikoei zein pribatuei aholkularitza teknikoa eta metodologikoa eskaintzeko. 

Zer eskaintzen dugun:

  • Diziplina anitzeko lantalde euskaldun eta dinamiko batean aritzea.
  • Lanaldi osoa.
  • Durangoko bulegotik lan egitea.
  • Lan-ordutegi malgua eta astean bi egunetan telelana egiteko aukera.
  • Etengabeko garapen profesionala.

Zer eskatzen dugun:

  • Unibertsitate-titulua.
  • Euskara-maila handia: gutxienez C1 mailako agiria izatea.
  • Gidabaimena.
  • Hizkuntza-plangintzan ezagutza eta esperientzia izatea.

Zer baloratuko dugun:

  • Proiektuak kudeatzen esperientzia izatea.
  • Eraldaketa sozialeko prozesuetan esperientzia izatea.
  • Prozesuak diseinatzeko eta planifikatzeko gaitasuna izatea.
  • Taldeak dinamizatzeko eta gidatzeko gaitasuna izatea.
  • Harremanetarako eta komunikaziorako gaitasuna izatea.

Gure lantaldearen parte izan nahi baduzu, bidali zure CVa helbide honetara: pertsonak@elhuyar.eus.

Epea: apirilaren 28a.

Lan-proba egiteko eguna: maiatzak 9, arratsaldez (hautatuei baino ez diegu deituko).