Lan-eskaintza: HIZKUNTZA-PLANGINTZAN ARITZEKO TEKNIKARIA
Eskaintzaren deskribapena:
Euskal gizartearen erronkei aurre egiteko aholkularitza eskaintzen dugu, batez ere alor hauetan: euskararen normalizazioa, gizon eta emakumeen berdintasuna eta herritarren partaidetza, baita beste erronka batzuekin zerikusia duten berrikuntza sozialeko proiektuetan ere. Lan-eskaintza honen bidez lantaldea handitu nahi dugu, zehazki, euskararen alorrean erakunde publikoei zein pribatuei aholkularitza teknikoa eta metodologikoa eskaintzeko.
Zer eskaintzen dugun:
- Diziplina anitzeko lantalde euskaldun eta dinamiko batean aritzea.
- Lanaldi osoa.
- Durangoko bulegotik lan egitea.
- Lan-ordutegi malgua eta astean bi egunetan telelana egiteko aukera.
- Etengabeko garapen profesionala.
Zer eskatzen dugun:
- Unibertsitate-titulua.
- Euskara-maila handia: gutxienez C1 mailako agiria izatea.
- Gidabaimena.
- Hizkuntza-plangintzan ezagutza eta esperientzia izatea.
Zer baloratuko dugun:
- Proiektuak kudeatzen esperientzia izatea.
- Eraldaketa sozialeko prozesuetan esperientzia izatea.
- Prozesuak diseinatzeko eta planifikatzeko gaitasuna izatea.
- Taldeak dinamizatzeko eta gidatzeko gaitasuna izatea.
- Harremanetarako eta komunikaziorako gaitasuna izatea.
Gure lantaldearen parte izan nahi baduzu, bidali zure CVa helbide honetara: pertsonak@elhuyar.eus.
Epea: apirilaren 28a.
Lan-proba egiteko eguna: maiatzak 9, arratsaldez (hautatuei baino ez diegu deituko).