Aller au contenu principal

La traduction a été créée automatiquement (elia.eus)

Erizaina kirofanoan

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak (OEE) antolatutako AGOTE SARIAren 2007ko edizioaren irabazlea da lan hau., eta egileak Aintzane Giralt Olano, Roberto Cano, Aitziber Jaio Amias, Maria Luisa Meizoso Moreira eta David Soto Fernandez dira. Gaur egungo medikuntzan kirurgiak oinarrizko papera betetzen du eta talde kirurgiko hezi eta prestatua izatea behar-beharrezkoa da pazientearen osasuna, ongizatea eta seguritatea bermatzeko. Noski, erizaina lan-talde horren zati garrantzitsua da. Ezinbestekoa da kirurgia-arloan lan egiten duen erizain batentzat unitateko araudia eta prozedurak ezagutzea, kalitatezko zainketak eskaintzea, eta kontzientzia kirurgikoa eta etika profesionala izatea. Urte batzuk unitate kirurgikoan lanean daramatzan talde honek,ebakuntza-gelari buruzko informazioa oso orokorra dela eta sakabanatuta dagoela sumatu du. Ebakuntza-gelari buruzko gida liburu bat aurkitzea zaila da edozein hizkuntzatan, are gehiago euskaraz.

Año de edición:
Autor:
Aintzane Giralt, Roberto Cano, Aitziber Jaio, Maria Luisa Meizoso eta David Soto
Deskargatu