Aller au contenu principal

La traduction a été créée automatiquement (elia.eus)

Biziaren sarea ehuntzen

Begoña Arrate Larrañaga biologoak dibulgazio-liburu bat idazteko beka eskuratu zuen 2005eko CAF-Elhuyar sarietan, Biziaren sarea ehuntzen izeneko proiektuarekin. Proiektu hark jada argia ikusi du, eta izenburu bereko liburu bihurtu da. Idazlearen iritziz, eta zenbait zientzialariren postulatuei so eginez, XXI. mendea sareen mendea izango da, eta sareen zientziaren bidez aztertzean natura, gizakiak aurrerapauso nabarmenak emango ditu. Liburu honen helburua da eztabaida filosofiko-zientifikoak zertan datzan azaltzea, eta, era berean, irakurleei biziaren sarea nolakoa den azaltzea. Hiru gai hauek lantzen ditu nagusiki: Biziaren sarearen orokortasunak; gizakia, zenbait ikuspegitatik aztertuta: gainerako animaliekin alderatuta, garunaren eta adimenaren aldetik ikusita, eta arrazen eta etnien ikuspegitik begiratuta; biziaren gaur egungo arazo larrienak, haien sorrera eta larritasun-maila, eta gizakiak horrekin guztiarekin duen zerikusia.

Año de edición:
Autor:
Begoña Arrate Larrañaga
Deskargatu