Ir o contido principal

A tradución xerouse de maneira automática  (elia.eus)

 

LAN-ESKAINTZA: Haurrekin zientziaren gidaritzan aritzeko teknikaria 

 

Eskaintzaren deskribapena:
Elhuyarreko Zientzia unitatean euskal haur eta gazteei zuzendutako proiektuen eskaintza zabala dugu martxan. Horien artean, BIZILABE programak ditugu hainbat udalerritan, aisialdian gazteak zientziara gerturatzeko eta balioetan hezteko: euskararen normalizazioa, gizon eta emakumeen berdintasuna, irizpide kritikoak, jasangarritasunaren garrantzia, partaidetza, talde-lana… Hain zuzen ere, haur eta gazteekin STEAM tailerrak egiteko lantaldea osatzen ari gara.


Zer eskaintzen den:
- Diziplina anitzeko lantalde euskaldun eta dinamiko batean aritzea.
- Epe laburrean, lan-poltsa osatzen ari gara, tailer puntualak egingo dituzten gidariak aurkitzeko, ete epe ertainean lanaldi partzialak, gutxienez 6 ordu astean.
- Tokian tokiko erakundeekin harremana.
- Lanerako autonomia, programa sendotu baten bermearekin.

Zer eskatzen den:
- Unibertsitate-titulua edo lanbide-heziketako goi ziklo bat egina izatea, zientziako edo teknologiako ikasketetan.
- Euskara-maila ona: C1 mailako agiria izatea, gutxienez.
- Gidabaimena.
- Haurrekin lan egiteko begiralearen titulua edo irakaskuntza-masterra.

Zer baloratuko den:
- Haurrekin egoteko eskarmentua eta gogoa.
- Arduratsua eta metodologikoa izatea.
- Gauza berriak ikasteko gaitasuna izatea.
- Talde-lanean aritzeko gaitasuna izatea.
- Harremanetarako eta komunikatzeko gaitasuna izatea.

Gure lantaldearen parte izan nahi baduzu, bidali zure CVa helbide honetara: pertsonak@elhuyar.eus. 
Epea: urriaren 8ra arte.