Ir o contido principal

A tradución xerouse de maneira automática  (elia.eus)

 

Kazetaritzako lanak nola aurkezten dira?

 

Lanak edo proiektuak cafelhuyarsariak.elhuyar.eus webguneko formularioaren bitartez aurkeztuko dira. 


Kategoria honetan, zientzia- eta teknologia-gaiak hizpide dituzten euskarazko kazetaritza-lanak aurkeztuko dira.


Formatu eta genero guztietako lanak aurkeztu ahal izango dira: egunkarietan argitaratutako erreportajeak, telebistan emititutakoak, Interneten argitaratutako lanak, irrati-emankizunak...


Lanek 2022eko urtarrilaren 1a eta abenduaren 31 bitartean argitaratutakoak izan behar dute.


Autoreak, autore-taldeak nahiz komunikabideak aurkez ditzake lanak. Alabaina, saria autorearentzat edo autoreentzat izango da kasu guztietan.


Autore bakoitzak hiru lan aurkeztu ahal izango ditu gehienez ere.


Ezingo dira proiektu osoak aurkeztu, kazetaritza-lan zehatzak baizik.


Zientzia-kazetaritzako lana aurkezten duenak ez dio lanaren ustiatze-eskubiderik emango Elhuyarri, baina Elhuyarrek aukera izango du saria jaso duen zientzia-kazetaritzako lanaren aipamen labur bat egiteko egoki deritzon komunikabideetan. Aipamen hori, besteak beste, Elhuyar aldizkarian eta www.elhuyar.eus, aldizkaria.elhuyar.eus, eta www.zientzia.eus webguneetan argitaratu ahal izango du Elhuyarrek.


Zientzia-kazetaritzako lanen kategorian, datu pertsonalez gain, argitalpenaren kopia bat eskatzen da prentsa idatzian argitaratutako lanen kasuan. Irrati edo telebistako emanaldien kasuan, berriz, dagokien enpresak emandako emisio-ziurtagiria. Interneten argitaratutako lanen kasuan, webgunearen helbidea adierazi beharko da, eta kudeatzaileak emandako argitalpen-ziurtagiria.