Vés al contingut

La traducció s'ha generat de manera automàtica (elia.eus)

BILBON HAURREKIN ZIENTZIAREN GIDARITZAN ARITZEKO TEKNIKARIA

Zer eskaintzen den:

  • Diziplina anitzeko lantalde euskaldun eta dinamiko batean aritzea.
  • Lanaldi partziala, astean 6 ordu; horietatik, 4,5 ordu presentzialak, haurrekin, arratsaldez.
  • Tokian tokiko erakundeekin harremana izatea.
  • Lanerako autonomia, programa sendotu baten bermearekin.

Zer eskatzen den:

  • Unibertsitate-titulua edo lanbide-heziketako goi ziklo bat egina izatea, zientziako edo teknologiako ikasketetan.
  • Euskara-maila ona: C1 mailako agiria izatea, gutxienez.
  • Gidabaimena.
  • Haurrekin lan egiteko begiralearen titulua edo irakaskuntza-masterra.

Zer baloratuko den:

  • Haurrekin egoteko eskarmentua eta gogoa.
  • Arduratsua eta metodikoa izatea.
  • Gauza berriak ikasteko gaitasuna izatea.
  • Talde-lanean aritzeko gaitasuna izatea.
  • Harremanetarako eta komunikatzeko gaitasuna izatea.

 

Gure lantaldearen parte izan nahi baduzu, bidali zure CVa helbide honetara: pertsonak@elhuyar.eus
Epea: irailaren 15a