IRUÑEAN HAURREKIN ZIENTZIAREN GIDARITZAN ARITZEKO TEKNIKARIA
Zer eskaintzen den:
- Diziplina anitzeko lantalde euskaldun eta dinamiko batean aritzea.
- Lanaldi partziala, astean 12 ordu; horietatik, 6 ordu presentzialak, haurrekin, arratsaldez, 3 orduz astelehenetan, 3 orduz astearteetan eta, tarteka, goizen batean tailerrak eskaintzeko aukera (ordutegiak adostuta).
- Tokian tokiko erakundeekin harremana izatea.
- Lanerako autonomia, programa sendotu baten bermearekin.
Zer eskatzen den:
- Unibertsitate-titulua edo lanbide-heziketako goi-ziklo bat egina izatea, zientziako edo teknologiako ikasketetan.
- Euskara-maila ona: C1 mailako agiria izatea, gutxienez.
- Gidabaimena.
- Haurrekin lan egiteko begiralearen titulua edo irakaskuntza-masterra.
Zer baloratuko den:
- Haurrekin egoteko eskarmentua eta gogoa.
- Arduratsua eta metodikoa izatea.
- Gauza berriak ikasteko gaitasuna izatea.
- Talde-lanean aritzeko gaitasuna izatea.
- Harremanetarako eta komunikatzeko gaitasuna izatea.
Gure lantaldearen parte izan nahi baduzu, bidali zure CVa helbide honetara: pertsonak@elhuyar.eus.
Epea: irailaren 7a