Vés al contingut

La traducció s'ha generat de manera automàtica (elia.eus)

 

Iruñean haurrekin zientziaren gidaritzan aritzeko teknikaria

Elhuyarreko Zientzia unitatean haur eta gazteei zuzendutako proiektuen eskaintza zabala dugu martxan. Horien artean, BIZILABE programak ditugu hainbat udalerritan, aisialdian gazteak zientziara gerturatzeko eta balioetan hezteko: euskararen normalizazioa, gizon eta emakumeen berdintasuna, irizpide kritikoak, jasangarritasunaren garrantzia, partaidetza, talde-lana… Iruñan dugun Bizilabe zentroan aritzeko gidari bat behar dugu.

Zer eskaintzen den:

  • Diziplina anitzeko lantalde euskaldun eta dinamiko batean aritzea.
  • Lanaldi partziala, astean 6 ordu; horietatik, 3 ordu presentzialak, haurrekin, arratsaldez.
  • Tokian tokiko erakundeekin harremana.
  • Lanerako autonomia, programa sendotu baten bermearekin.

Zer eskatzen den:

  • Unibertsitate-titulua edo lanbide-heziketako goi ziklo bat egina izatea, zientziako edo teknologiako ikasketetan.
  • Euskara-maila ona: C1 mailako agiria izatea, gutxienez.
  • Gidabaimena.
  • Haurrekin lan egiteko begiralearen titulua edo irakaskuntza-masterra.

Zer baloratuko den:

  • Haurrekin egoteko eskarmentua eta gogoa.
  • Arduratsua eta metodologikoa izatea.
  • Gauza berriak ikasteko gaitasuna izatea.
  • Talde-lanean aritzeko gaitasuna izatea.
  • Harremanetarako eta komunikatzeko gaitasuna izatea.

 

Gure lantaldearen parte izan nahi baduzu, bidali zure CVa helbide honetara: pertsonak@elhuyar.eus
Epea: azaroaren 24a