Vés al contingut

La traducció s'ha generat de manera automàtica (elia.eus)

Elia: euskaraz lan egiteko aukerak

Hizkuntza-teknologien garapenak pertsonen eguneroko bizimoduan aldaketak ekarri ditu eta hurrengo urteetan are aldaketa handiagoak ekarriko ditu. Horietatik, itzultzaile automatiko neuronalak euskaraz lan egiteko eskaintzen dizkigun aukerak baliatu nahi ditugu Elhuyarren. Horregatik, Elia itzultzailea erabiltzen ari diren hainbat erakundetan gertutik aztertzen eta inplementatzen ari gara itzultzaile neuronalak euskara-planetan ematen dituen aukerak. Nola? Itzultzailearekin egiten diren itzulpenen estatistikak aztertzen ditugu, sortze-hizkuntza zein den jakiteko; Elia erabiltzeko trebakuntza ematen dugu, itzultzailearen erabilera zuzena bermatzeko; pertsonak hizkuntzarekiko ahalduntzeko erreminta izan dadin lan egiten dugu; euskararen erabilera handitzeko baliatzen dugu eta euskarazko komunikazio-zirkuluetan informazioa ez galtzeko eta ulermena bermatzeko erabiltzen dugu.

Azken finean, Eliak beste tresna bat izan behar du erakundeko hizkuntza-irizpideak betetzeko. Oso tresna baliagarria da, baina tresna guztiak bezala, ondo erabili behar da, eta, horretan, bidelagun izango gara.