Pasar al contenido principal

Euskal Herriko hezeguneak

Hezegune izenpean oso ekosistema desberdinak biltzen dira: zingira-oihan emankorrak hezeguneak dira, baina goi-mendiko zenbait zohikaiztegi azido eta txiro ere bai. Hezeguneak, oinak bustitzeko balio duten arren, igeri egiteko balio ez duten alderdiak direla esatea proposatu dute zenbait zientzialarik; beste batzuek uraren eta lehorraldearen arteko muga direla. Gaur egun, ekosistema horietako asko egoera penagarrian dago eta Euskal Herria ez da horretan salbuespen. Hezeguneak zer diren eta nola funtzionatzen duten azaltzeaz gain, Euskal herriko 12 hezegune deskribatu eta aztertu ditu Mikel Estonbak liburu honetan. Gainera, ikasitako guztia in situ ikusteko aukera eskaini dio irakurleari, amaieran proposatutako ibilbideen bitartez: 12 ibilbide Euskal Herriko 12 hezegune bertatik bertara ezagutzeko. Liburua biribiltzeko, Euskal Herriko hezeguneen mapa osatu du Estonbak. Ingurunea ezagutzen eta baloratzen hasteko abiapuntu interesgarria jarri digu Estonbak guztioi eskura paseoan irten eta motxilan eramateko moduko liburu honekin.

Año de edición:
Autor:
Mikel Estonba
Descargar